1. Xede nagusia
Barakaldoko Udalak konpromisoa hartu du administratuen hizkuntza eskubideak bermatzeko, eta horretarako, ardatz hauek landuko ditu 2023-2027 plangintzaldian.
2. Helburu estrategikoak

Hizkuntza kudeaketa, euskararen normalizazio-prozesua zeharkako politika publiko gisa kudeatzeko.

Zerbitzu-hizkuntza, Udalak artatutako administratuek euskara eta gaztelania berdintasun osoz erabili ahal izateko zerbitzu guztietan, ahoz zein idatziz.

Lan-hizkuntza, euskara ere Udalaren barne-jardunetan txertatzeko, ahoz zein idatziz.
3. Nola beteko dira helburuak?
Helburu horiek lortzeko, Udalak 3 dokumentu hauek diseinatu eta onetsi ditu:
Euskararen erabilera plana, 2023-2027 plangintzaldiko hizkuntza-planifikazioa jasotzen duena
Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak, hizkuntza eskubideak bermatzeko oinarrizko jardunbideak arautzen dituen
2025eko Kudeaketa Plana, aurten hartuko diren neurriak eta ekintzak jasotzen dituena

