1. Xede nagusia
Euskara planaren xede nagusia Barakaldoko eremu publikoan zein pribatuan euskararen presentzia eta erabilera areagotzea da, haren prestigioa indartuz eta euskal hiztunen komunitatea aktibatuz.
2. Ardatz estrategikoak

2.1. Gobernantza
Zeharkakotasunez jardungo da, Barakaldoko Udalaren eta herri-eragileen arteko elkarlana sustatzeko. Halaber, euskararen normalizazioa agenda politikoaren erdigunera eramango da, euskararen biziberritzearen aldeko lidergoa eta konpromisoa indartuta.

2.2. Jarrera / Motibazioa
Euskal hiztunak ahaldundu eta aktibatzeko eta euskal komunitatea indartzeko jardungo da. Halaber, euskarari eta euskal komunitateari buruzko pertzepzio positiboa eta ikusgarritasuna handitu eta lan egingo da hiztun berriak erakartzeko euskal komunitatera.

2.3. Ezagutza / Gaitasuna
Euskara ikasteko aukerak indartu eta berriak sortuko dira; batez ere, ahalegina egingo da arlo sozioekonomikoan aritzen diren kolektiboak erakartzeko, euskarara hurbiltzen diren atzerritar jatorriko herritarren kopurua handitzeko eta gazteei euskaraz aritzeko eta hizkuntza-gaitasuna handitzeko aukera gehiago eskaintzeko.

2.4. Erabilera / Elkarreragina
Euskara eguneroko bizitzan eroso erabiltzeko aukerak sortzea izango da hurrengo urteotako erronka. Halaber, euskal hiztunak ahaldundu eta aktibatzeko berariazko estrategiak garatuko dira.

2.5. Komunikazioa / Hedapena
Interes taldeak eta helburuak kontuan hartuta, berariazko komunikazio eta hedapen estrategia diseinatuko da, Barakaldon antolatzen diren ekintzei zabalkundea eskaini eta balorean jartzeko. Halaber, esparru bakoitzean egon daitezkeen eragile erreferenteak identifikatu, sareak sortu eta elikatu egingo dira.

